Zurizara irteera, igandean

Erabiltzailearen aurpegia Langostino Motor Elkartea 2014ko uztailaren 21a

Iganderako irteera antolatu dugu. Ibarratik aterako gara 09:30ean, eta honakoa izango da ibilbidea: Lekunberri, Larraintzar, Atarrabia, Zubiri, Erro, Abaurrea, Eskaroz, Isaba eta Zuriza. Bertan bazkaria izango da. Arratsaldean, Antso, Berdun, Liedena, Irunberri, Iruñea eta Irurtzundik barrena itzuliko gara Ibarrara.

Irteeraren prezioa 25 eurokoa izango da gutxi gora behera, eta beharrezkoa izango da Facebook bidez edo telefono zenbaki bidez izena ematea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!