Apirilaren 27an, igandean, egingo dugu hilabete honetako irteera. Beti bezala, 09:30ean aterako gara, eta oraingoan Agurain aldera joango gara. Beasain, Zerain, Arrasate, Oñati, Eskoriatza eta Landatik pasako gara bidean. Euskal-Txoper-en lokalean egingo dugu hamaiketakoa. Itzulerako bidea, berriz, oraindik zehazteke dago.