Asteburuan etxera bueltatzeko aukerarekin batera, azkenean TAKEren partida ikusteko aukera ere izan dut. Aurreko urtean ikusi nuen azken partida bezela aurten ere Arrasateren aurka izan da. Partida ikusteko gogoa nuen, argazkietan ikusten nuen harmailetako giroa sentitu...
Inoiz ez naiz aulkitik animatzera altxa egiten den horietakoa izan, baina larunbatean giroak eta taldearen borrokak aulkian ezin eserita egotea eragin zidan. Tolosako herriaren esfortzu eta ilusioarengatik saskibaloia berreskuratzen ari da eta kanpoan jokatzen dagoen tolosar batentzat hori oso pozgarria da. Bukatzeko esan, kronikak egiten ez naizela oso ona. Eskerrik asko informatuak egotea posible egiten duzuen atarikoei.
Jarraitu lanean, disfrutatuz eta beti bezela ilusioa edukiz. Emaitzak iritsiko dira, hori argi daukat! 1,2,3 TAKE!
Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!