«Faxismoaren espresio guztiei azkar eta tinko erantzutea da zabaldu beharreko eredua»

Erabiltzailearen aurpegia Kontseilu Sozialista Tolosaldea 2024ko apirilaren 16a

Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpainaren barruan, Vox alderdi faxista Tolosara etortzekoa zen, baina herritar talde batek egindako deialdiak ekimena eragoztea lortu du.

Plazan jendetza bildu da hauen aurka egiteko eta hori ikustean buelta erdia eman behar izan dute. Tolosaldeko Kontseilu Sozialistaren iritziz faxismoaren espresio guztiei azkar eta tinko erantzutea da zabaldu beharreko eredua, eta hauek kaleetan propaganda zabaltzea ezin da normalizatu. Langilegoaren antolakuntza independentearen eta lan militantearen bitartez soilik lortu daiteke faxismoari ateak ixtea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!