Etxegabetze guztien berehalako eta baldintzarik gabeko etetea aldarrikatzen dugu

Erabiltzailearen aurpegia Kontseilu Sozialista Tolosaldea 2024ko otsailaren 1a

Gaur eguerdian Tolosako Iurreamendi auzoan etxegabetze bat eman da. Ertzaintzak eta Udaltzaingoak elkarlanean udalaren jabetzakoa den eraikin bat desalojatu dute, udalak berak antolatu duen dispositibo baten bitartez.

Nahiz eta bertan urte bete baino gehiagoan bizi ziren, ez diete inolako etxegabetze agindurik erakutsi, irregularki eta indarrez kanporatuz. Gainera, ez diete inongo alternatibarik eskaini kale gorrian utziz. Tolosaldeko Kontseilu Sozialistatik etxegabetze guztien berehalako eta baldintzarik gabeko etetea aldarrikatzen dugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!