Azaroak 11n mobilizatu palestinar erresistentziaren alde!

Erabiltzailearen aurpegia Kontseilu Sozialista Tolosaldea 2023ko azaroaren 7a

Joan den larunbatean, Palestinarekin Elkartasuna ekimenak antolaturiko manifestazioan, Euskal Herri osotik etorritako milaka eta milaka pertsona kalera atera ginen Bilbon. Bertan, Estatu sionistaren genozidioa salatu eta palestinar herriaren erresistentziarako eskubidea aldarrikatu genuen.

 

 

 

Palestinako egoera ordea, egunetik egunera latzagoa da. Estatu sionistak ez ditu Gazaren aurkako bonbardaketak eteten eta blokeo krudela sakontzen du; mendebaldeko gobernuek Israelgo estatu sionista egiten ari den genozidioa militarki, ekonomikoki eta politikoki babesten jarraitzen duten bitartean. Bestalde, inbestidura prozesu betean, seinalatu behar dugu Espainiako gobernua Estatu sionistari ematen ari zaion babesa ezkerreko alderdi guztien konplizitatearekin.

Egoera hau dela eta, beharrezkoa zaigu mobilizatzen jarraitzea eta sarraski honen konplizeak seinalatzea. Horretarako, mobilizazioak deitu dira Palestinarekin Elkartasuna ekimenetik larunbat honetarako. Hiru aldarrikapen plazaratuko dira mobilizazioetan:

  1. Genozidio sionistaren konplize diren enpresa eta instituzioak seinalatu eta salatu ditzagun.
  2. Estatu sionistarekin kolaboratzen duen Espainiako Gobernuaren aurkako presioa handitu dezagun.
  3. Mobilizatu gaitezen palestinar erresistentziaren alde. 

Hori dela eta, dei egiten dugu larunbat honetan Hendaiatik 12:00etan abiatuko den manifestazioan parte hartzera. Hendaiara joateko autobusa antolatu dugu, 10:45etan Santa Klaratik (Tolosa). 

Israel hiltzailea, Palestinarekin elkartasuna!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!