Anoetan isilpean ematen den etxegabetze bat gauzatu da

Erabiltzailearen aurpegia Kontseilu Sozialista Tolosaldea 2023ko uztailaren 13a

Atzo familia bat etxegabetzeko agindua zegoen ezarrita Anoetan, zeinak etxegabetua izateko mehatxuaren ondorioz herritik alde egin behar izan duen.

Anoetan isilpean ematen den etxegabetze bat gauzatu da, errentatzaileak bere irabaziak handitu nahi izateagatik. Instituzioen mugak agerikoak dira etxegabetzeei eta etxebizitza arazoei erantzuteko. Honen aurrean, miseria kudeatzea da egiten dutena. Etxegabetzeen eta etxebizitza arazoen amaiera gizarte kapitalistaren amaierarekin etorriko da soilik. Honenbestez, etxegabetze guztien aurka eta kalitatezko etxebizitza, doako eta unibertsalaren alde antolatzeko deia luzatzen dugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!