Ekoizpenaren antolaketa kapitalismoan nola ematen den seinalatu behar dugu

Joan den igandean, 42 urteko berrobitar bat hil zen Nafarroako nekazaritza-ustiagune batean lanean ari zela, orein baten adarkadaz.

Oreinei janaria ematen ari zitzaiela hauetako bat oldartu eta langilearen kontra jo zuen animaliak. Lehenik eta behin, gure doluminak eta besarkada bana helarazi nahi dizkiegu langilearen familiari eta gertukoei.

Hainbat hedabidetan aipatu dute urte garai honetan ugaltze-aldian dauden oreinak bereziki arriskutsiak direla, eta gehienetan gertaerari eman zaion azalpena elementu horretan soilik zentratu da. Horrek, baina begirada desbideratzen du arazoaren erroa ikus ez dadin. Kontua da nola den posible, aldez aurretik arriskutsua dela jakinik, lan batean aritzea edozein langile.

Arazoa errotik aldatu nahi badugu, beraz, ekoizpenaren antolaketa kapitalismoan nola ematen den seinalatu behar dugu. Hain zuzen, irabazien logikak gidatzen du ekoizpen kapitalista, pertsonen ongizatea bigarren plano batean gelditzen den bitartean. Horrek, langileak ezinbestean kondenatzen ditu biziraun nahi badute lan arriskutsuak burutzera, nagusiaren interesak eta merkatuaren exigentziak asetzeko.

Dagoeneko 57 langile hil dira Euskal Herrian lanean edo lanerako bidean. Horrelako egoerek lekurik ez duten gizarte eredu baten alde borrokatu eta antolatzeko konpromisoa hartzen dugu, gizarte kapitalista eta bere logika suntsitu eta komunismoa eraikiz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!