Amak eta etxeko garbigailuak hasperen egin zuten futbola saskibaloiagatik aldatu zuenean. Pisu jaurtiketa praktikatzen zuen Berazubin, baina aspertu egiten zen. Ibarrako jaietan, goizeko ordu txikitan, –eta 3x3ko txapelketan jarraipena egin eta gero–, kostata baina konbentzitzitu genuen. Greziatik iritsi berria zen. Argentinarrez hitz egiten zuen eta palestinarra zela zihoen.
Igeriketa utzi zuenean, gainontzeko kirol guztietako ordezkariak berarengan fijatu ginen: ez zegoen argal, baina bizitasun handia zuen. Saskibaloia zuen buruan txikitatik, eta irabazteko gosea. Daniri aurpegia aldatu zitzaion 13 urterekin futbola utzi eta saskibaloia hautatuko zuela esatean. Oterok mutiko fin hau saskibaloiaz maitemindu zedin lan asko egin zuen.
Migelito, Aza, Karimbi, Goar, Beñat, Gaizka, Trasta... eta gainontzeko kideek, bakoitzak bere istorioarekin, osatzen dute lagun kuadrilla hau. Hego Euskal Herritik Europan jokatzera pasa dira. Astero emozionatzen gaituzte, elitetik pauso bakarrera dagoen saskibaloi batekin, eurak ere sinetsiko ez luketen maila batekin. Barre, negar eta haserre ugari ere eragin dituzte, baina bereziki, gozarazi egiten gaituzte, beraiez eta beraiekin.
Horregatik ESKERRIK ASKO da gogora datorkidan hitz bakarra.