Elkartasun keinua egin dute berriz ere, Herrikidek eta Kirikiñok

Erabiltzailearen aurpegia Kirikiño Aisialdi Taldea 2025eko abenduaren 19a

Herrikide ikastetxeak eta Kirikiño aisialdi taldeak, urtero bezala, Eguberri Kanpaina egin dute. Produktuak bildu dituzte eta egoera zaurgarrian dauden familiei emango dizkiete, Caritasen bidez.

Kanpaina aurrera eramateko, Batxilergoko 1. mailako Bidean I taldeko gazteek ikasgeletan informazioa eman dute, eta ikasle, familia eta herritarrei elikagai ez galkorrak, aurrez prestatutako jakiak, garbitasun produktuak eta Gabonetako produktuak eskatu dizkiete. Hori bakarrik ez, pasa den larunbatean, abenduak 13, hainbat supermerkatutan egon ziren produktuak biltzen. Aurten ere elkartasunak Herrikiden sustrai sakonak dituela gogorarazi dute antolatzaileek: «Denok eman dezakegu zerbait. Zuen ekarpen txikiak oso handi bihurtzen ditu beste batzuen bizitza». Bildutako guztia Caritas elkartearen bidez banatuko dute, bertako familiei zuzenean irits dadin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!