Baina bihar ez da denboraz blaitzen,
beti da atzo, aurki, segituan,
banator zugana, maite, ziztuan,
eta nik ez zaitut inon aurkitzen
eta beldurrez jota dut galdetzen
leku orotan ikusi zaituzten,
oso ari baitzara atzeratzen,
bihartik atzora edo etzira,
nahastu eta korri eta bira,
galdu-edo zaren, nire mizpira.