OLERKIA

Begira iezaiozu munduari

Erabiltzailearen aurpegia Karlos Linazasoro 2025eko azaroaren 29a

Konta itzazu erpinak, hesolak,

izkinak, zuloak, arrakalak, hutsarteak,

habia abandonatuak.

Egizu horiekin guztiekin mapa bat,

edo etxola bat, edo bizitoki bat.

Emaiozu gero argi pittin bat,

itzala eta eguzkia, kilker biren kantua,

astigar pare baten firfira,

lau txori eta hiru katuren mugimendua,

eta, azkenik, hutsaren balioa.

Eta gero begira iezaiozu munduari

hor goitik, lur-azalaren sakonenetik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!