Gizakia maiz hausten da,
erremediorik gabe, mugaren mugan bakarrik,
baina zati bakoitzetik, lore-orri hautsi bakoitzetik
beste izaki bat eta beste amets bat jaiotzen dira,
mendeak iraungo dituen beste finitude bat,
eta hala, eternalki, arrosondoa zurrunbilo
edo zuritasun bakoitzean berritzen den bezala,
bizitzak berean jarraitzen du izukaitz, birjin,
bere katea hazi-mailez egindakoa
inoiz etengo ez delarik.