OLERKIA

Galdetzen ditut gauzak

Erabiltzailearen aurpegia Karlos Linazasoro 2024ko ekainaren 8a

Galdetzen ditut gauzak

eta inork ez du erantzuten.

Ez dago inor, hutsik dago denbora.

Galdetzen ditudan gauzek ez dute erantzunik.

Direlako dira, hortxe zeuden inor jaio aurretik.

Ez dut erantzunik behar galdetzeko.

Hustasunak ez du izaerarik behar.

Ez dago elkarrizketarik,

ezinezkoa da hitz osoekin hitz egitea.

Baina isilik egotea ere ezinezkoa da,

guri ez zaigulako eman isiltasuna dohaina.

Ulertzen ez duguna galdetzen dugu,

eta ulertzen ez duguna da bizitzari 

zentzu azkena ematen dion argia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!