OLERKIA

Beilan pasatzen dut gaua

Erabiltzailearen aurpegia Karlos Linazasoro 2024ko urtarrilaren 20a

Beilan pasatzen dut gaua

nire loaren leuntasuna zainduz.

Ohe alboan eseri, eta irakurri egiten dut:

ipuin ttikiak, poemak, aforismoak.

Kanpotik hobeto ikusten dut neure burua,

baita ederrago ere, halakorik esaterik balego.

Zaintza elkarrekikoa da, joan-etorrikoa,

ez ametsezkoa edo paraleloa,

eta ez naiz inoiz luzetsita zerraldo erortzen,

lo dagoenak ere ernai dagoenari eusten dio.

Barrutik kanpora ere bai, beraz.

Naizena eta ez naizena, biak,

gauari adabakiak josiz,

iluntasunaren sarea ehunduz.

Oilariteak gure bitasuna eklipsatzen duen arte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!