OLERKIA

(Koinatuarentzat, i.m.)

Erabiltzailearen aurpegia Karlos Linazasoro 2023ko maiatzaren 8a

Gugandik urrundu zara,

ihes egin duzu hortzak beterik,

beti egin duzun legez,

urrun, urrun, ezinean,

ezagutzen ez ditugun parajeetara,

gu zure baitan huntz eginak,

sakon itsatsia sakonean,

eta ez dago lekurik aurkituko

ez zaitugunik,

urruntasuna ez baita guretzat

bide luze baten izena,

elkar maitatzeko aukeratu genuen

modu zahar baten ospakizuna baizik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!