OLERKIA

Zugana, Manuela

Erabiltzailearen aurpegia Karlos Linazasoro 2022ko maiatzaren 27a

Begiak beterik nator

zugana, Manuela.

Zer ematen didazu zuk,

zer argi edo kandela?

Ez nekike esaten,

hitza daukat mengela.

Goitik behera zara ederra,

behetik gora pastela,

zure hezur guztiak dira

zorioneko fardela.

Txoriak ihintza udan bezala

maite zaitut, nire xaramela.

Zu hilko bazina auto batek jota,

edo nigandik urrun bestela,

oi, nire penaren handia!

oi, nire minaren ospela!

Nola biziko nintzateke zu gabe,

nola beteko nire sabela?

Manuela! Manuela! dizut hots egiten,

ekartzazu diruz beterik sakela,

zu gabe, gosez hiltzeaz gainera,

ezingo nuke ordaindu-eta nire soinaren eskela.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!