OLERKIA

Bakean

Erabiltzailearen aurpegia

Bakean daude zaldi urdinak,

behorrak eta erlojua,

bakean bide malkarrean lokatza.

Eguzki leuna arratsean.

Ezkietan huntza zerurantz

eta isiltasunaren lurrina nonahi.

Ez nau inork espero hemen,

hau ez da nire etxeko loredia.

Pago ikaragarri baten itzalera eseri

eta koadernoa atera dut.

Korapilo bat daukat sabelean,

buruan nire aurrekoek idatzi zituzten poemak.

Nire soak ez du ezer berririk ikusten,

dena atzokoa da, zaharra.

Ez dago zer izkiriaturik, beraz.

Eta, hala ere, begiak itxita,

bada zerbait gogo-bahitzen zaituena,

epifania ttiki baten errainua,

soinu ezdeus baten ezintasuna…

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!