Hi bakarrik falta haiz munduan

Erabiltzailearen aurpegia

Hi bakarrik falta haiz munduan,

zeruko eta lurreko,

eta nire alboan bostetan,

bularrez dena izan dadin barru-barrutik oso,

aberri baten musika eta ekuatorea,

hi, kuttun, eta beste inor ez.

Zer dela eta zer dela orduan haiz

asmakizun baten elurra

eta ez haiz inoiz amaiera zorioneko

baten argazkia edo musua,

horixe soilik falta badin munduak

oilagor guztiak dantzan jartzeko

eta ni hiri so betiko gelditzeko

eta eskuetako erreka zuriak izarretan blai?

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!