Oiloaren pixa

Erabiltzailearen aurpegia Karlos Linazasoro 2019ko irailaren 20a

Andereño Mirarik ikastolan:

«Isilik, oiloak pixa egin arte!»

Horixe esaten zigun begitarte

ilun beltzez, liburuen kaiolan.

Denak isiltzen ginen istantean,

ea nondik azalduko ote oiloa;

baina inoiz ez zen azaltzen bitxoa,

ez eta urrezko arrautzarik gurean.

Zer zen esamolde hura ba? Gezurra?

Egiten al dute oiloek pixarik?

Zergatik zeukan maistrak gandorra?

Inortxok ez daki erantzun zuhurra.

Ez Pablok, ez Lidek, ez Joxemarik.

Mila urte igaro, eta gure kezka, horra!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!