Jakitearen ogia

Erabiltzailearen aurpegia Karlos Linazasoro 2019ko irailaren 7a

Jakitateak ez du ogirik jaten.

Jakintsuak, bai, besteok bezala.

Jan ezean tristea da magala,

esnerik gabe ez da deusik ikasten.

 

Jakituriaz ari ginen, baina,

eta ez, lagunok, elikaduraz.

Bi-biak zaindu behar dira arduraz;

hau da, hots: burua sabela adina.

 

Baina hala egiten al dugu, egiaz?

Asko kezkatzen al gara ikasteaz?

Ba al dakigu nahikoa munduaz?

 

Hitz egin dezadan dakidan niaz:

deus gutxi dakit huntaz eta hartaz,

eta apenas ezer neure buruaz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!