Lurrak Haziak

Erabiltzailearen aurpegia Karlos Linazasoro 2019ko uztailaren 20a

Gure bizialdia, hitz bitan: «Lurrak

hazi, lurrak jan behar». Hark ematen

diguna heriotzan dugu kitatzen;

lurrak ez ditu begiko lapurrak!

Lurretik jaio eta lurrera itzuli,

hautsetik hautsera, halabeharrean,

argiz ilun-txiro edo argiz betean,

patu anker horri ezin egin itzuri.



Lurra da gizaki guztion altzo,

arnas sakon, sehaska, ama eta bazka,

eta halaber gorpuon betiko garra.



Txango biribil xume baten antzo,

bizitzak lokatzean du abaraska,

gu bizidunon antsi eta negarra.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!