Zaldi joan

Erabiltzailearen aurpegia Karlos Linazasoro 2019ko uztailaren 6a

Mundua irentsiko zuelakoan,

zaldi joan zen eta mando etorri;

ipurdi bistan, belarriak gorri,

atzera etxera, gogoa zuloan.

Frakasoetatik hagitz ikasten

omen da, diote alai irabazleek;

ezetz, berriz, oinazez, galtzaileek.

Nik ez diet azken hauei sinesten.


Horregatik, laguntxo maite, ez duzu on

begi-asmoak urrunegi ipintzea,

porrota edozein txokotan baitago.


Hobe duzu mila aldiz lore hurbilon

kolore eta lurrinaz gozatzea:

Zorion Handia beti urrun dago.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!