Denbora eta gu

Erabiltzailearen aurpegia Karlos Linazasoro 2019ko ekainaren 14a

Denbora badoa, eta gu berarekin.

Eskutik garamatza, leun, bigun,

atzo, gaur, etzi, bihar, herenegun,

aspaldi zaharreko haizeteekin.

Denbora lagun dugu, eta arerio;

eman egiten du, eta gero kendu,

bere baitan gara bizi eta zendu,

bera da izaki ororen misterio.

Alferrik da berari aurre egitea,

inoiz ez du gudu bakar bat galdu,

ez bide daki eskuzabala izaten.

Amets gailen: denbora atzematea!

Betikotz iraun, orduak ugaldu,

noiztik gaude mirari horri itxaroten?

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!