[SONETOA] Ezer ez duena

Erabiltzailearen aurpegia Karlos Linazasoro 2019ko maiatzaren 24a

Ezer ez duena, emateko prest.

Hori esan eta ite missa est.

Zergatik ematen du: ez daukalako?

Edo ez daukanetik baduelako?

Ez eduki, eta hala ere ematea,

horixe da eskuzabal izatea.

Dagoena errazago banatzen da,

eta hain erraz ere ez, egia esanda.

Zergatik da aberatsa esku-laburra

eta txiroa, aldiz, esku-gizena?

Asko inoiz ez delako aski ote?

Oi, aberatsen beso zuhurra!

Dena izan, eta hala ere behar dena,

biziko bada pozez lodikote.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!