Bihotzean min

Erabiltzailearen aurpegia Karlos Linazasoro 2019ko apirilaren 7a

Orain ez bada gero, bihotzean

dagoena mihira jalgitzen da.

Sekretu edo arantza batek gordean

zenbat irauten du? Ezin jakin bada!

Baina zalantza izpirik gabe argira

aterako da, bihotzak eztanda

egiten baitu beti, su-distira,

mendretasunaren odola edanda.

Bihotzak, ukaldi, eta mihiak, hitz:

batek taupadaka agintzen duena,

besteak ozen azkar du betetzen.

Mihia prest dantzarako, hitz eta pitz;

bihotzak, berriz, ezin gorde dena...

Lanak dauzkagu, bai, isilik egoten!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!