[Poema]

Erabiltzailearen aurpegia Karlos Linazasoro 2019ko martxoaren 24a

Zure aldaketan asteartea da.

Atzo azaroa zen ortzian.

Nik giltzak neuzkan zureak,

eta zerua zinen zu,

zinez atzo nire ezpainen zuzian.

Atzo gaur da orain, eta aldaka,

eta zabuka dabil ortzia,

irriz eta euritan,

soineko bat eskatuz isilik zuretzat,

ortzia izarretan basitua.

Zuk behar duzu hegaletan

soinekorik, bihotz?

Nik ezetz diot gaur,

eta gaur betiko da amets bat.

Eta bihar, zer esango ote dut bihar

eta betiko eta ametsetik iratzarria?

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!