Sonetoa

Erabiltzailearen aurpegia Karlos Linazasoro 2019ko urtarrilaren 18a

Arratseko edertasunean

min ematen du keak,

belazeko urre goxoak.

Bihotzean min, ariman,

hezur latzen enborretan,

eta non ez, eta harago.

Eta galdetzen dut, diot,

nola zu izanik edertasun

eta arrats, zu, ttiki,

nola ez zauden gaur

hemen, arrats eder honetan,

arratsa arrats-edertuz,

oraindik gehiago, zeruago,

osoago, karanago,

eta niretzat, nireago.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!