Duela mende eta erdi, karlista eta liberalen arteko batailaren arrastoak ikusi daitezke argazkietan eta baita forma elipsoidaleko zanga bat ere, gure ustez erromatarren kanpamendu militarretan erabilitakoen antzekoa dena. Euken Alonso Geomatikako ingeniariak zuzendu du Lidar teknologiarekin egindako azterketa eta Aranzadik sistema hau beste hainbat gunetan erabiltzeko asmoa du.