Tolosako setioa eta Belabietako batailan erretako baserriak

Erabiltzailearen aurpegia Karlos Almorza 2024ko abu. 6a, 07:59

‘Espainiako borroka karlista: Tolosako biztanleen exodoa, Loma jeneralaren tropek lagundurik, otsailaren 28an’ jartzen zuen oinean.

Bigarren Karlistaldian (Euskal Herriaz kanpora sarritan Hirugarren Karlistaldia deitua) Tolosako setioa eta Belabietako bataila eman ziren, enfrentamendu nagusia Amasan izan zuena.

1. Bigarren Karlistaldia 1872tik 1876ra Hego Euskal Herrian eta Espainian gertatutako guda izan zen. Alde batetik, Karlos VIIa izenarekin Espainiako koroa aldarrikatzen zuena zegoen, bere jarraitzaileekin, eta bestetik, Amadeo Ia, Espainiako Lehen Errepublika eta Alfontso XIIaren gobernuak.

1873an karlisten indarrek hartua zuten Gipuzkoaren zatirik handiena. Tolosa, ordea, liberalen eskuetan zegoen eta hiria setiatzea proposatu zion Lizarraga jeneralak orduko erregegai karlista Carlos VIIari.

Urte hartako irailaren 16an inguratu zuten Tolosa. Komunikazio guztiak etenda, elikagaiak eskuratzeko modurik gabe, liberalek amore eman zezaten bilatzen zuten karlistek. Tolosa ongi inguratuta zeukaten, baina beraien asmoa ez zen hiria txikitzea edo zuzenean erasotzea. Bizigaiak faltan sumatzen zituztenean liberalak errenditzea espero zuten.

Hona hemen Tolosako alkateari Lizarraga komandante jeneralak bidalitako mehatxuzko mezua:

Deseando evitar todo lo posible el derramamiento de sangre española invito a V. S. (Vuestra Señoría) que rinda esa plaza con todas las fuerzas que la guarnecen a S. M. (Su Majestad) el  Rey  N. S. D. (Nuestro Señor Don) Carlos 7º (Q.D.G.) (Que Dios Guarde) en cuyo caso ofrezco en su nombre re- conocer todos los grados y empleos que disfrutan a los oficiales que quieran servir en nuestras filas dar libertad completa a los que no quieran entrar en ellas y conceder la licencia absoluta a la clase de tropa y el pase a donde les convenga a todos.

Si por el contrario se obstina V.S. (Vuestra Señoría) con las fuerzas de que dispone en mantener esa plaza al servicio de la republica le advierto que estoy resuelto a estrechar mas y mas el cerco que contra ella tengo establecido y así romper pronto el fuego de artilleria que no cesará hasta que logre rendirla, en cuyo caso serán sus defensores tratados con arreglo a las leyes de la guerra.

Advierta V. S. (Vuestra Señoría) esta resolucion al vecindario de esa villa para que prevenga contra los daños que pueda causarles.

Dios guarde a V. S. (Vuestra Señoría) muchos años, Campo del honor, 21 de setiembre de 1873.
El General Comandante General
Antonio Lizarraga 

Sr. (Señor) Alcalde de Tolosa.

Esan bezala, 1873ko abenduaren 9an Amasako Belabietan izan zen bataila ikertzea dugu helburu, Gipuzkoako Bataila izenarekin ere ezagutu izan zena, 2023an 150 urte bete baitira gertatu zela.

Belabietako batailan Amasa eta inguruetan 14.000 pertsona egon ziren borrokan eta, egun bakarrean, 600 baja izan ziren. Morionesen tropa liberalek Tolosako setioa haustea lortu zuten, janaria Tolosan sartu eta ondoren alde egiteko.

Tolosan zeuden liberalei janaria bukatu zitzaien eta errenditu egin ziren, Donostiara alde eginaz 1874ko otsailaren 27an.

Horrela karlisten esku geratu zen Tolosa. Hona hemen 1874ko martxoaren 1eko dokumentua karlisten Tolosako okupazio honen berri emanaz.

2. Hona garai hartako prentsa karlistak bataila honi buruz esandakoa. El Cuartel Realek zioena 1873ko abenduaren 17an.

Belabietako bataila hasi aurretik Oiartzun eta Aritxulegiri buruz egindako aipamen honetan adierazten dira baserri erreketa batzuk. Milaka eta milaka dokumentu irakurri ondoren baieztatu ditugu Oiartzun, Usurbil eta Aiako kasuak. Guztira, urte hartan ehunka dira liberalek erre zituzten baserriak. Segidan aipamen batzuk.

Gipuzkoako Artxiboko Orokorrean aurkitutako Oiartzungo hurrengo agiriak argi dioen bezala:

«… nos hallamos además arruinados por completo con los numerosos incendios que los republicanos han causado…».

Gipuzkoako Artxibo Orokorrean aurkitutako Oiartzungo bailarari buruz beste honek dioen bezala:

«… centenares de casas quemadas y otras tantas familias inofensivas reducidas a la más estremada (sic) miseria…».

Gipuzkoako Artxibo Orokorrean aurkitutako Usurbilgo beste honek dioen bezala:

«… porque los enemigos incendiaron sus propiedades…».

Gipuzkoako Artxibo Orokorrean aurkitutako Aiako beste honek dioen bezala:

«... particularmente en las invasiones que hizo el enemigo desde el año (18)73, incendios de casas, que por desgracia pasaron de doce, procedimientos de Saqueos dejando a estas familias arruinadas para siempre…».

Dokumentu hauek garbi adierazten dute liberalen bandokoek egindako baserri erreketak sistematikoak zirela Gipuzkoan zehar, pasatzen ziren leku orotatik.

Gipuzkoako Artxibo Orokorrean aurkitutako beste dokumentu honetan Cayetano Almorzak zer dio:

«vecino de esta villa de Urnieta» dio: «… le habian irrogado con la demolición efectuada por orden de la Autoridad Militar Superior dela provincia de la casa llamada Almorzategui…».

Eta beste honetan galdetzen diote:

«… por la cantidad de madera y teja que fueron trasladadas desde la casa Almorzategui a los altos de Burunza y Elorriaga para construcciones de barracas se los voluntarios…».

Hau da, liberalek etxea desegin zioten lortutako materialarekin ondoko mendietan zauden tropei aterpeak egiteko.

Zenbat etxe txikitu edo erre zituzten Tolosako setio eta Belabietako batailan?

3. Tolosako setioa eta Belabietako batailan erretakoak

Belabietako bataila 1873ko abenduaren 9an izan zen.

Gipuzkoako Artxibo Orokorrean aurkitutako hurrengo Villabonako dokumentuak garbi adierazten du:

«… el 9 de diciembre último fueron las casas de los recurrentes (5 dira) incendiadas y quemadas completamente… han eximido el pago de toda contribución a los que los repubicanos han quemado las casas, las autoridades de Cizurquil y Aduna, pero no sucede así en Vilabona…».

Gipuzkoako Artxibo Orokorrean aurkitutako hurrengo agiriak argi dio, Belabietako bataila egunean, Zizurkilen Republicanoek beste 20 baserri erre zituztela. Erretako baserri hauen zerrenda dugu.

Dokumentuak garbi adierazten du:

«… el 9 de diciembre último fueron incendiadas por los republicanos las veinte casas que en la misma se expresan… Segun se desprende de la indicada relación una quinta parte de los edificios de esta villa se halla incendiada y los que en ellas habitan arruinados…».

Beraz, Espainiako Lehen errepublika garaian gertatu ziren Zizurkilgo baserri erreketak. Horregatik dio dokumentuak egileak republicanoak izan zirela.

Gipuzkoako Artxibo Orokorrean aurkitutako Ibarrako dokumentuak garbi adierazten du:

«… a los inquilinos de 17 caseríos que fueron quemados en esta Villa por las tropas republicanas el 10 de diciembre último…».

Hau da, Ibarrakoa Belabietako batailaren biharamunean izan zen.

Aduna, Anoeta, Hernialde... beste herrietako aipamen batzuekin oraingoz 50 baino gehiago dira Belabietako batailari lotuta Tolosaldean erretako etxe eta baserriak.

Tolosako setioari eta Belabietako batailari lotuta Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Villabona-Amasa eta Zizurkilgo herrietako dokumentu asko aurkitu ditugu.

Bestalde, Oria ibaia zeharkatzen zituzten zubi batzuk ere txikitu zituzten (Andoain –Azelain–, Aduna…), gertaerak dokumentatuta daudelarik.

Honengatik guztiagatik Tolosaldeko herri guztietara zabalduko dugu Tolosako setioaren eta Belabietako batailaren ikerketa.

  • Karlos Almorza Arrieta
    • Historian doktorea eta Aranzadi zientzia elkarteko ikerlaria

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!