1936-1939ko Gerra Zibilean Gipuzkoan ezarritako Saseta Defentsa Sistemaren eremu geografikoak ezagunak dira. Karlos Almorza eta Javier Bucesek idatzitako Saseta defentsa-sistema : armatutako erresistentzia antifaxista Adunan, Asteasun eta Zizurkilen = El sistema de defensa Saseta : la resistencia armada antifascista en Aduna, Asteasu y Zizurkil liburuan horrela idatzita dago:
Laburbilduz, Gipuzkoa hiru influentzia eremu nagusitan banatuta geratu zen. Deba arroa joera sozialistakoa zen. Gipuzkoako erdialdea nazionalistek kontrolatzen zuten Azpeititik, eta gainerakoa Gipuzkoako Defentsa Batzorde zabalaren esku zegoen eta ezkerrak eragin handia zuen. Ondorioz, Azpeitiko Komandantzia ordura arte babesik gabe egon zen Gipuzkoa erdialdeko sektorea estaltzeaz arduratu zen eta ekintzak egiteko esparrua, ekialdetik, Oria ibaiaren ezkerraldeko ertzera arte eta mendebaldetik, Debaren eskualdeetaraino finkatu zuten. Hau da, haren helburua Gipuzkoako eta Eibarreko defentsa-batzordeetako jurisdikziotik kanpo geratu zen lurraldea babestea zen eta, hain zuzen ere, Azpeitiko Komandantziaren mende zegoen jurisdikzio haren tarteen baitan geratu zen Candido Sasetak defentsa-sistema ezarri zuen Andatzako mendigunea. (2016, 26)
Bestalde, Saseta Defentsa Sisteman urte luzez doazen indusketetan beti dira aipatuak Hernio mendikateko iparraldean dauden Larraul, Asteasu, Zizurkil eta Aduna herriak:
Candido Sasetak Andatzako mendiguneko inguruneko mendietan eta Aduna, Zizurkil eta Asteasu udalerrien baitan, ezarritako defentsa sistema Belkoain mendiko tontorreko ekialdeko muturretik mendebaldeko mugara eta Andazarrateko gaineko hegoaldeko eremura arte hedatzen zen. Aipatutako azken puntu horretatik gertu Irumuño tontorra dago; itsas mailatik 503 metroko altitudean. Ipar-ekialderantz, Andatza mendiguneko gailur-lerro nagusiari jarraituz, 4,5 bat km-ra, Zarateko haitza edo Zarateaitz (486 m) tontorra dago. (2016, 32)
Guk Saseta Defentsa Sistema izendatu duguna geografikoki Hernioko tontorretik Belkoaineraino iristen zen defentsa-lerroa zen. Zelatun, Iturrioz, Andazarrate, Santa Marina ermita, Irumuño, Zarateaitz, Zarateko Benta eta Mareamendi inguruneak biltzen zituen. Toki horiek guztiak Zizurkil, Aduna eta Asteasu udalerrietakoak dira. (2016, 33)
Saseta Defentsa Sistema Andatzako mendigunean eta, zehatzago esanda, Aduna, Zizurkil eta Asteasu udalerrietako mendietan, eraikitako kilometro bat baino gehiagoko luzera zuen lubakien sistema eragingarria izan zen. Horri esker, altxatutakoen tropek Gipuzkoan, kostalderantz, iparraldeko noranzkoan, aurrera egitea geldiarazi zuten. 1936ko abuztuaren 16a eta irailaren 19a artean, udalerri horietako inguruko mendietan, Azpeitiko Komandantziako gizonek, Candido Sasetak zuzenduta, Jose Iruretagoinena Solchaga koronelaren tropa kolpistei aurre egin zien. Dozenaka gizonek egin zuen lan altxatutakoen aurka lubaki haiek eraikitzen. (2016, 41)
Halaber beti kontuan hartu izan ziren Hernio mendikateko hegoaldean gertatutakoak ere:
Edonola ere, 1936ko abuztuaren 5etik aurrera, herrialdeko erakunde nazionalista ugarietako arduradunak Loiolako santutegian bildu eta Azpeitiko Defentsa Batzordea eratu zuten (Azpeitiko Komandantzia ere deitzen zaio). Bertako goi-karguak honako hauek bete zituzten: Telesforo Monzon, Jose Maria Lasarte, Salvador Aramburu, Miguel Jose Garmendia, Mikel Alberdi, Lino de Lazkano eta Tomas Mitxelena. Presidente-lanak Manuel de Irujok bete zituen. Abiapuntua “kausa ez da gurea", izan arren, euskal nazionalismoaren sektore guztiek bat egin zuten “demokrazia eta Errepublika babesteko eta diktadurari eta faxismoari aurka egiteko" eta, hala, euskal gizartearen sektore zabal bat mobilizatzea lortu zuten. Abuztuaren 5etik 31ra bitartean, Azpeitiko Komandantziaren Gerra Batzordeak 1280 lagun izan zituen nominan; Gipuzkoatik bereziki, baina Bizkaitik eta Arabatik ere iritsitako ehunka gudari errekrutatuta, benetako arrakasta izan zuen. Horri esker, Defentsa Batzorde hark ordura arte kolpistek izandako aurrerapen geldiezinari eusteko helburua bete ahal izan zuten. Horrenbestez, aipatu beharrekoa da Azpeitiko Defentsa Batzordea, hasiera-hasieratik, kontrolatzen zuen azalera handia sendotzera eta Saseta kapitainaren agindupean euskal miliziak garatzera mugatu zela. Saseta kapitaina milizien komandanteburu izendatu zuten helburu horrekin eta, fronte ugarietan, erasoko lana baino gehiago, erresistentziakoa egin zuten. Lehen ekintzak hegoaldeko eta hego-ekialdeko defentsa-lerroan egin zituzten eta kontrolpean hartu zituzten Murumendi, Beizama, Bidania-Goiatz eta Hernio. Horri esker, euskal miliziak abuztuaren 11tik hartua zegoen Tolosaren ateetan jarri ziren. Gerra-jarduera haietan funtsezkoa izan zen Euskal Mendigoizaleen Batzak erakundeko mendigoizaleek inguruak oso ondo ezagutzen zituztela. Mendigoizale haiek agintari nagusia, Mikel Alberdi, Bidanian egindako sarraldi haietako batean galdu zuten, abuztuaren 16an. (2016, 26)
Saseta Defentsa Sistemaren ikerketa aurrera doanez, iruditzen zaigu iritsi zaigula ordua ikerketa bere eremu geografiko osora zabaltzeko eta gaia bere osotasunean aztertzen hasteko, Azpeitia, Larraul, Asteasu, Zizurkil, Aduna, Tolosa, Errezil, Bidania, Albiztur, Beizama, Beasain eta Zarautz herriak barruan sartuaz.
Herri guzti hauek sartzeko arrazoien artean milaka eta milaka dokumentu dira aipagarriak. Era berean, bertan gerran egon ziren kolpisten aldeko izan ziren nafarrenak ere eskutan ditugu, Saseta Defentsa Sistemako herri hauetan borrokan izan zirela demostratzeko argumentu gehiagorik behar ez dituztenak.
Eusko Gudarosteako bulegorako aurreneko erosketa
AZPEITIA
Mikel Garmendiaren fitxa
Mikel Alberdi gudariaren hileta elizkizunak 1936an, Zarautzen lurperatu aurretik
LARRAUL
Murgil mendiko lubakia
ZIZURKIL
Zarateko Bentan hildako ANV-ko gudaria
ASTEASU
Andazarraten hildako nafar erreketea. AGN
ADUNA
Adunan zauritu eta Tolosan hil eta lurperatu zuten. 1962an bertatik Erorien Aranera eraman zuten. AGN
URKIZU (Tolosa)
Frankistek euskal gudariak erasotzeko kanoia jarri zuten lekua
TOLOSA
Beasain, Villafranca ere aipatzen ditu. AGN
Mikel Alberdi hil zuteneko lekuan jasotako dokumentua
ERREZIL
Saseta Hernion zegoen
ALBIZTUR
Bidanian hil eta Albizturren lurperatutako falangista. AGN
BEIZAMA
Herria bereganatutako bat. AGN
BIDANIA
Mikel Alberdi tolosarraren heriotza agiria. Bidanian hil zutela dio, baina Albizturren gertatu zen.
BEASAIN
Mandubion zauritutako euskal gudaria.
ZARAUTZ
Zarautzen ere prestatzen zuten janaria eta mota guztietako laguntza gudarientzako. Renoko unibertsitatea