Urtez urte, geroz eta izu gehiago sortu digute selektibitateari begira, askok gure ametsa lortzeko bide itogarria ere deituko liokete. Urtean zehar izugarrizko larritasuna pairatzen dugu, etengabe gure bataz bestekoak begiratzen ea jeitsi egin diren, zer hobetu dezakegun... Arazoa, ekainaren 3an aulkian eseri eta lehen azterketa jaso genuen arte, ez ginela konturatu gainontzeko azterketa guztiak bezelakoa zela hau ere, beste bat gehiago, arrunta.
Unibertsitaterako sarbide froga bat besterik ez da, aurten eredua aldatu duten arren, errealitatean ez da ezer aldatu. Xedeetako bat, autonomi erkidego guztiek antzeko maila izatea zen eta hala ere, desberdintasunak nabarmenak izan dira. Aipatzekoa da emaitzaren %60a batxilergoko notak direla, ondorioz, eskolaren arabera ebaluazio irizpideak desberdinak direnez, notak ere desberdinak dira. Izan ere, ikasle batzuek beste batzuek baino abantaila geihago dituzte desberdintasunak areagotzen direlarik.
Bestalde, ikaragarri gustatzen zaie ekoizten ditugun testuetan gure ingurua kritikatzea eta pentsamendu kritikorako ateak zabaltzea, horretarako inteligentzia artifiziala, dana… inguruko hausnaketak jarri dizkigute. Nahiz eta gugan kritikotasuna eta berriketak baloratu, haiek inoiz baino atzeratuagoak daude, ebaluazio irizpideak ia aldatu ez direnez berdintasunari erreparatuz, desberdintasunak inoiz baino ageriagoan geratu dira…
Hezkuntzak errepikapenera besterik ez gaitu bideratzen, urte guztian zehar iada ebaluatuak izan diren edukiak berriz ere barneratu, azterketa bakar batean bota eta nota jaso. Zenbaki bat besterik ez gara hezkuntza sistemarako. Unibertsitatera sartzeko notak inoiz baino altuagoak daude. Azterketa eredua aldatu digutenez, beste urteetan baina desabantaila gehiago izan ditugu. Ondorioz, notak jaitsi ezkero, beste urteetan sarbide froga egindako ikasleek gu baino media hobea dutenez, agian gu baino lehenago sartuko dira guk lehentasuna izan beharko genukeen ikasketetara. Gainera, urte guztian zehar ezjakintasunez lepo egon gara eta gainera ez dugu ia eredurik izan errepasorako, hori da trasmititu nahi ziguten berdintasuna?
Hezkuntza sistemak benetan kritikotasuna baloratuko balu, ez lituzke horrelako injustiziak pairatzen utziko. Zifra bat gara, besterik ez. Gure antsietate, ezin egon, urduritasunak… berdin zaizkie, ez bait dute inolako aldaketa sakonik egiten. Benetan aldatu nahi izan ezkero, ez ligukete utziko azterketa batean gure jakintza guztia azaltzen, baliteke ez gure eguna izatea.
Nire proposamena ondorengoa litzateke: Lehenik, ez hainbeste ikara sartu jendeari selektibitatearen inguruan, azterketa bat gehiago besterik ez bait da. Azkenik, berdintasuna lortu nahi bada, zuzen ditzatela eskola bakoitzeko ebaluazioko azterketak epaimaiek, modu horretan hiru azterketatan utziko genuke azala eta ez lirateke desberdintasunak egongo, ez litzateke nota inflaziorik egongo eta ez genuke dena hiru egunetan jokatuko.
Justua al da gure etorkizuna eta ametsak nota batean soilik islatuak geratzea? Justua al da kritikotasuna defendatu eta maskararen atzean hezkuntza sistema atzerakoi bat besterik ez egotea?