Konformismoa lege

Erabiltzailearen aurpegia June Makibar Edurza

Bidegabekerien aurka inoiz baina ozenago oihukatzen dugun mendea, baina aldi berean konformismoa eta ahulezia inoiz baina hedatuagoa dagoena. A zer kontraesana ezta?

XXI. mendea, borrokaren mendea, injustizien aurka inoiz baino ozenago oihukatzen dugun mendea, urraketa baten aurrean mobilizatzeko eta komunitatean berdintasunaren alde indarrak batzen ditugun mendea. Inoiz baina indar gehiago dugula erakutsi dugu azken urteetan, gure eskubideen alde publikoki eginez. Ekintza bat ez dela zilegi konturatu eta ahotsak batuz aurka egin, berdintasunarenganako ibilbidea lege izan dugula ere esan daiteke.

Gizartearen geihengoa adostasunera heltzean, hark du indarra, horregatik batzen da hainbeste jende protestara. Izan ere, oso erraza da behin hasia dagoen eta indartua dagoen borroka batean parte hartzea. Baina zer gertatzen da bidegabekeriaz ohartu eta salatzea erabaki duen lehen pertsona horrekin? Hark indartsu erantzun dio bere aurrean topatu duen urraketari, naiz eta bere protestak oihartzunik izango duenaren jakitun ez izan, bere printzipioei heldu eta inoiz baino adore gehiago erakusten du. Baina berdin jokatzen al dugu denok onargarria ez den auzi baten aurrean? Denok jarraitzen al diegu gure printzipio moralei? Edo beldur handiagoa ematen digu artaldeko ardi beltza izateak?

Ezaguna egingo zaizue ondorengo esapide hau: «ez zait batere ondo iruditzen, baina  nagusi, irakasle, gurasoek... indar gehiago dutenez, ezin dut ezer egin». Horrelako adierazpena ziur ez duela pertsona bakarrak egin eta haien artean adostasun ezaz hitz egin duten arren, ez dituztela indarrak batu. Lehenik, porrotaren beldur direlako, izan ere haien goi karguak jakiten badu, zein ondorio izango dituen kezka dute. Bestetik, gainontzeko ikasle, lankide… izango duten posturaren inguruko ezjakintasuna ere hor dute. Ondorioz, ohikoa den moduan, gaitza bere horretan geratzen da. Hasieran garrantzi txikiko auzi bat izaten hasten da, esaterako atseden ordu bat galtzea, larunbat batean lanera joan behar izatea… baina poliki-poliki, arazoz beteriko korapiloa handitzen joaten da eta horrela bat-batean, opor egunak galdu, hiru azterketa egun berean izan… hasten dira. Naiz eta erabakiak haientzat ez diren zilegi, hasieran egoera eten ez dutenez, konformismoa lege bilakatzen dute, haien arteko elkarrizketako gai bilakatuz eta inoiz neurririk hartu gabe.

Noski zaila dela kexarako bidea hartzea, ziur neurriak hartzen dituen lehena, artaldeko ardi beltz gisa sentituko dela. Seguruenik, indibiduo horri jarraitzen dion taldetxoa ahul sentituko da, baina gehiengoen oniritzia jaso eta 50 lagun izatean, gutxik baloratuko dute lehenaren ausardi eta indarra.

Gaur egun, inoiz baina errazagoa egiten zaigu erabakita dagoen zerbaiten inguruan kexarik ez egin eta gure ingurukoen modura konformismoaren sarean erortzea. Inoiz baina zailago egiten zaigu protesta hastea. Zer nolako kontraesana, inoiz baina borroka gehiago egiten dugun unea, baina inoiz baino ahulagoak garena aldi berean. Izan ere konformismoan erortzen den hori, ahula da. Ez da ez duelako indarrik, baizik eta ez duelako hark duen indarrean sinisten. Ez al duzue entzun inoiz, tximeletek ezin dituztela haien hegoak ikusi? hau da, ez dakite zeienen politak diren gainontzeko guztiek dakigun arren. Pertsonekin berdina gertatzen da, ez dugu sinisten zeinen ausartak garen eta horrela erortzen gara konformismoan.

Batek baino gehiagok pentsatuko du, borroka egin ezkero ez dugula beti irabazteko aukerarik. Arrazoia du, baina ez al zara hobe sentituko oporrak kentzen dizkizutenean edo jai egunetan lan egitera behartzen zaituztenean, saiatu zarela aitortzen behintzat. Izan ere, ez da berdina, «sentitzen dut horrela da eta listo» esatea edo  «asko saiatu naiz, nire lagunek indarra eman didate eta naiz eta nire protestek oihartzuna izan eta nire goi karguek hausnartu duten, ez dut lortu» esatea. Protestako helburua gutxienez, ingurukoek hausnarketa bat egitea da. Ez al lizuke poza emango hain gogorra eta hainbesteko autoritarismoa duen figura batek, zure proposamenaren inguruan introspekzioa egin duela jakiteak?

Ez al da oihua tresnarik indartsuena isiltasuna inposatzen digutenean?

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!