Urteetan zehar, musikaren xede bakarra ez da izan aisialdiaz gozatzen laguntzea, baizik eta balore indartsuak trasmitituz, gure gizartea berreraikitzeko kritika egitea. Ez ditzagun ahaztu, Another Brick in the wall (Pink Floyd) zeinetan hezkuntza sistemari kritika egiten dion, Man in the mirror (Michael Jackson) mundua hobetzeko gure burutik hasi beharko gintezkela zioen, edota imagine (Jhon Lennon) amets utopiko baten bidez, gure munduko krudelkeria salatu zuen.
Badirudi, printzipio sakon hauek jasotzen zituzten musikak, ez direla binilo edo pitzatutako diskoetatik haratago joan, berriz joko ez duten disko jokailu zaharretan geratu direla. Gaur egungo gizartearen ezaugarrietako bat, bidegabekerien aurrean dugun izaera kolektiboa da. Izan ere, arau-hauste edo jokabide oker baten aurrean denon ahotsak batuz, gaitzaren irtenbidea topatzeko ahaleginak egiten ditugu. Baina berdina esan al dezakegu musikaren arloan?
XXI. mendea, homofobia, matxismo eta injustizien aurka inoiz baina ozenago oihukatzen dugun mende gisa definitu genezake. Sozietatearen aurrean banako kritiko gisa aurkezten gara, baina gure entzungailuetan ekoizten dugun musika aztertzen hasiko bagina, lotsa sentituko genuke. Egungo musikek, batez ere, gazteen artean kontsumitzen diren kantuek, guztiz onartezinak diren ideiak defendatzen dituzte, gai batzuk duten seriotasuna kontuan izan gabe. Hori horrela, artista asko, ez dira munduan beraiek diren bezala aurkezten, mozorro baten atzean ezkutatzen dira, famaren jantziaren itzalpean geratzen direlarik. Fama hori eskuratzeko ordaindu beharreko kostuari erreparatu ere egin gabe, autotunearen maskara jarri eta jende artean esango ez lituzketen barrabaskeriak kantatzen dituzte.
Egungo gizartean arazo nabarmen bat ikusi daiteke, "As soon as you're born, they make you feel small, by giving you no time instead of it all." (Working Class Hero, John Lennon) jaiotzen garen unetik, txikiak garela sinestarazten digutela eta egituratutako roletan arrapatuta sentiarazten gaituztela. Hau da zalantzarik gabe gertatzen zaiguna, gazteek sinestua dute kontsumitzen duten musika dela zilegi eta aurreko musika aspergarritzat jotzen dutenez, entzun ere egin ez dutenean, egungo musika barneratzen dute, inolako balorerik trasmititzen ez duena. Artistek berriz, eskaria jaso eta kontsumitzen denaren arabera saltzen dute beraien burua, edozein preziotan. Noski artista onak egongo direla, baina beraien musika ez da egungo gizarteak bilatzen duena, ondorioz gutxi batzuk soilik lortzen dute arrakasta. Hau horrela izanik, zergatik ez ditugu lehenagoko taldeen musikak berpizten, gazteei musikaren inguruan hezten eta gaur egungo musiken inguruko hausnarketa sakon bat egiten? Izan ere, nork ez ditu entzun nahi berriro ere, manipulatu gabeko benetako ahotsak, Queen, Aerosmith, John Lennon… bezelakoak? Nork ez ditu berriro ere letra indartsuak jaso nahi eta musika berriz ere norberari zein munduari kritika egiteko tresnatzat ikusi nahi? Zuek zein musika kontsumitzen duzue? Egiten al duzue 80. hamarkadako disko kolekzionisten modura, kalitate bateko musika baten alde?