Mito eta prespektiba faltsuetan nabigatzen duen gizartea

Erabiltzailearen aurpegia June Makibar Edurza 2025eko apirilaren 10a

Gure bizitzaren bidea sarritan gizarteak kontrolatzen du, gure pausoen norabideak zehazten dituelarik. Bizitza beste modu batera gozatzeko itxaroten ari zareten guzti horiek behar duzuen bultzadatxoa da hau.

Zenbat aldiz jarri gara ohean lo egin aurretik gure bizitzako pausuak zein diren eta zein izango diren pentsatzen? Zenbat aldiz topatu dugu geure burua nahi ez genuen leku batean gehiengoari jarraitzeagatik? Zenbat aldiz entzun duzue umeari txupetea 3 urterekin kendu behar zaiola, 18 urterarte ikasi eta gero bestelako ikasketak egin behar direla, edo ama izan eta zure bizitza guztia txikiari eskeini behar diozula? Jolastu, ikasi, gurasoak izan eta zahartzarora iritxi, horiek dira gizarteak inposatu dizkigun hiru jarduera nagusiak. 

Badirudi, gure bizitzako norabidea jaiotzen garen momentutik erabakia dagoela, deitu patua, adurra edo dena delakoa, baina badaude sozietateak inposatzen dizkigun idatzi gabeko arauak. Horiek jarraituz, geu ez garen pertsona batean bihurtzen gara, gizartearekin bat egiten duen indibiduoa. Modu horretan, gure erabakiak ere geureak izatez uzten dute eta gehiengoen ibilbidea jarraitzen dugu inolako hausnarketarik egin gabe. Hori horrela, bizitzako momentu batean, une bat iritsiko da, zeinetan haur bat besoetan dugun edo bastoi bat eskuan eta geure buruari honako galderak egingo dizkiogun: Benetan izan nahi nuen ama edo gizarteak horrela gidatu nau? Benetan nahi dudan bizitza daukat? Eta poliki-poliki sozietateak ezarri dizkigun arau ez idatzien tranpan erori garela konturatuko gara. 

Sarritan, ikusezin diruditen arau horietaz jabetu eta haietatik ihes egiten saiatzen gara. Baina, sozietateak ez du inondik inora, inor berak inposatutako egituretatik ateratzen uzten. Gainera, horrelako jarrerak sarritan zigortuak izaten dira, esaterako jazarria izanez, antsietatea edota depresioa sorraraziz… izan ere, hain ohituak gaude denak artalde barruan egotea, ezen norbait bertatik atertzean, galderaz itotzen dugun. Ala ez al zara inoiz presionatua sentitu zure erabakiak libreki hartzeagatik? Ez al dizute inoiz galdetu ea noiz aurkeztuko diezun mutil laguna edo noiz izango duzun bigarren semea? Presio guzti horrek, beldurra eta izua daramatza eskutik helduak. Horrela, jende askok egoera hori ez pairatzeagatik, bere ideiak jaso, zein pribatuan partekatzen ditu nahiz eta demokrazia batean bizi eta adierazpen askatasuna izan behar dugun. 

Ez al gara konturatzen gu geu garela arau ez idatzi horiei indarra ematen dienak? Gu ere sozietatearen parte gara eta nahiz eta agian modu publikoan ez ditugun besteak kritikatzen, ziur momenturen batean isilpean bada ere, besteren baten erabakiak zilegiak ez direla aitortu dugula. Ala ez bada, ziur gure iritzia eta bizitzaren norabidea noizbait aldatu dugula, artaldeko ardi beltza izatearen beldurraren ondorioz. Hau horrela izanik, bakoitza modu askean espresatzen eta erabakiak hartzen hasi beharko ginateke. Agian, helburu utopikoegia irudituko zaizue, baina baliteke gu hainbat jarrera normalizatzen hasiko bagina, geure seme-alabak gizartean beraien burua lasaitasun handiagoz aurkeztea. Izan ere, aipatu dudan hau, ziur noizbait pentsatu duzuela, baina noizbait kritika egin diozue? noizbait hitz egin duzue honen inguruan? edo zeuek ere gizartearen arau ez idatzien tranpan erori eta zuen burua artaldeko ardi bilakatu duzue egiari hegoak moztuz?

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!