Aulkitik: Julen Aranzabal

Erabiltzailearen aurpegia Julen Aranzabal 2015ko mar. 18a, 09:55

Helburutik gertuago talde giro onean

Astean zehar Encounterra zela eta Anoetako eta Tolosako kiroldegiko beheko kantxan entrenatu behar izanagatik eta ordutegi aldaketarengatik aste arraroa izan da taldearentzat orokorrean.

Igande goizean 3 orduko autobus bidai luzea aurretik izanda gainera, partida zaila izango zenaren susmoa genuen. Eskerrak Azaren pelikula aukeraketa onak taldeko tentsioak lasaitu zituen taldekideak guztiz deskantsatuta iritsiz Renedoko polikiroldegira. Aurrean, garaipena hain beharrezkoa zuen PAS Pielagos taldea.

Partidari dagokionez, aurkariek jokalari garrantzitsu batzuen falta zuten arren, beheko taldeko inor deitu gabe errotazio gutxiko talde batekin jokatzea aukeratu zuten. Gure kasuan ordea errotazio osoa mantentzeko asmotan Ibai etorri zen Kaiet ordezkatzera. Hala ere staff teknikoko Alain eta Joakinen falta ere sumatu zela esan beharra dago, izan ere, Moreren bizkarreko mina kentzeko eman behar izan zitzaion masajearen ardura Gonzik hartu baitzuen.

Partidaren gorabeherak kontutan hartu gabe nire ustez taldea kontzentratuta eta gogor egon zen orokorrean. Honengatik eta hiruko jaurtiketetan asmatu izanagatik partida irabaztea lortu genuen, laugarren garaipena jarraian lortuz. Gutxinaka denboraldiko helburuak betetzen ari gara, EBA mailako talde oso konpetitibo bat izanik.

Hala era lagun talde bat garela erakutsiz eta ohitura onak mantenduz, partidu ondorengo patata tortilla bikainak jan genituen partidua amaitzean, oraingo honetan Ibai eta Iñakiren eskutik. Hala ere taldeko baten bat, gosearekin geratuko zelakoan edo, etxetik txorixo bokadiloa eta donut-a hartuta joan zen hamaiketakora.

Tolosara arratsaldeko bostetan iritsita partidua aztertzeko intentzio guztiarekin taldekide batzuk 1990ko terrazan geratu ginen, bide batez garaipena behar bezala ospatuz.

Aste honetan Santander aldera bidaiatuko dugu La Gallofa taldearen aurka bosgarren garaipen jarraian lortzeko asmoz.

1,2,3…TAKE!!!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!