Aspalditik ez du euririk egin,
eta mendizaleen gogoetak
harea bihurtzen dira pausoz pauso.
Norbait txistuka ari da, urrunera begira,
Bentara noa, Bentatik nator doinuan.
Haizekirriaren zizipazak kantua itxuraldatzen du,
Zeutara noa, Zeutatik nator,
eta bat-batean, lurrari odol-usaina dario.
Lizardiren itzala lurrean etzan da, hondar gorri,
besten behin hiltzeko.