OLERKIA

Joan zirenak eta etorri datozkigunak

Erabiltzailearen aurpegia Juan Kruz Igerabide 2026ko maiatzaren 23a

Zeruak eta itsasoak

bi lur islatzen ditu

distiran elkarturik,

xuxurlaz xuxurla

olatuak dardaraziz

alde batetik besteraino,

alditan orroka,

alditan isilik,

erantzunaren zain bezala.

Milioika ezpain urezko

murmurioka

hizkuntza batetik bestera

elkarren bila

ozeanoan zehar

haizeen gainean zaldun,

itsaso eta itsaso eta itsaso,

mezuen eramale,

maitasun eta herrimin garraio

joan zirenei,

etorri datozenei,

itzuli zirenei,

itzuliko direnei,

beti ezinetik ihesi.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!