OLERKIA

Begiak

Erabiltzailearen aurpegia Juan Kruz Igerabide

Begiak, batzuetan, itsasoaren antzekoak dira,

eta haien barruan dena kabitzen da,

ez dago hesirik inorentzat.

Begiak, beste batzuetan, zutabeen antzekoak dira;

hareago, harkaitz edo megalitoen antzekoak.

Hesi huts.

 

Beste batzuetan, begiak orratzen antzekoak izaten dira;

zulatu egiten zaituzte; edo zauritu, edo suspertu,

ziztadaz ziztada.

 

Begiak eskuen antzekoak ere izan daitezke;

eutsi egiten dizute, edo bultzatu, edo babestu, edo zaindu.

Aldi berean, helduleku dira.

 

Begiak eskandalizatzen bazaitu, 

erauz ezazu, dio Bibliak.

Baina, beharbada, hobe duzu,

begiak eskandalizatzen bazaitu,

garuna erauztea;

ez da begia eskandalizatzen zaituena,

ikusitakoa gaitzesten duen burua baizik,

aurreiritziz betea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!