OLERKIA

Hemen nago

Erabiltzailearen aurpegia Juan Kruz Igerabide 2023ko irailaren 1a

Hemen nago,

oinak harrian

orkatiletaraino sartuta.

Bero sapak

ezin harria urtu.

Agian, oinak bai, ordea.

Eta, orduan, oingabetua,

hegan igoko naiz

Ikaro baino gorago;

eta jaitsiko naiz,

aingeru eroria baino beherago;

eta, oinak pausatu ordez,

belauniko hartuko dut lurra.

Nire esperantza

tortura hutsa da, badakit,

amaiera gaiztoa du, badakit,

baina hegaldatzeko irrikak

bizi nau;

ez du parerik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!