OLERKIA

Esperoan

Erabiltzailearen aurpegia Juan Kruz Igerabide 2022ko azaroaren 26a

Tren geltoki zaharra. N.R.A.

Antzinako tren-geltokia

betiko geldieran.

Trenbidearen arrasto etenak

urruntasuna seinalatzen du

lozorroan dagoen aitona zahar baten

makila etzanak bezala.

Ziurgabetasunak,

bridei tiraka,

harrizko denbora bat

zamalkatzen du

antzinako tren-geltokian

betiko geldieran.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!