OLERKIA

Lizardirekin amesgaizto

Erabiltzailearen aurpegia Juan Kruz Igerabide 2022ko otsailaren 11

Oi, zein den iluna

behera-behar hau,

oin bat amildegian zintzilik

ez harako ez honako

baina salbu,

eskua ertz bati gogor itsasita

odol eta zauri

baina salbu,

bihotza harriaren kontra taupaka

harrizko bihotzen kontra taupaka

baina salbu.

Oi, zein den iluna

behera-behar hau;

nik bai nahi amesgaizto-eguna

bihutzerik gau.

Emoztazu musutxu bet sikera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!