Kale Kantoitik

Gazteak eta zarata

Erabiltzailearen aurpegia Joxemi Saizar 2017ko martxoaren 8a

Gazteak musika topera daramaten karroak gero eta gehiago direla ikusleak alaitzeko inongo emanaldirik gabe, txarangak pasatzean megafonia ez dutela jeisten eta gaueko ordu txikietan bolumen izugarria erabiltzen dutela esan da. Erabat ados. Baina gazte guztiak ezin dira sartu zaku berean, ezaugarri horiek betetzen ez dituzten gazteen konpartsak gero eta gehiago ikusten dira.

Konponbide zaila du zarataren arazoak. Hori ez da inauteria esatea ez zait zilegi iruditzen, karnabalak askatasuna eta desmadrea esan nahi du definizioz. Bakoitzak horren interpretazio desberdina egiten du, eta ez beti denen gusturako. Non jarri muga? Denak izan gara gazteak eta lehen jasaten genuen musikaren bolumena adina aurrera doan ahala ez dugu orain jasaten. Duela 40 urteko eredua aldarrikatzeak ez du zentzurik gaur egun. Garaiak asko aldatu dira, eta inauteriak horrekin batera aldatzen joan behar dira. Nola? Nork jarri txintxarria katuari edo giltzarrapoa musika aparatoari? Hor dago koxka. Adostasun batera iritsi beharko da, baina, gazteekin ere kontatuz, noski. Haiek baitira festaren etorkizuna.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!