Tolosaldeko ordezkaritza ere iritsi da Boisera

Erabiltzailearen aurpegia Joxemi Saizar 2015eko abuztuaren 3a

Tolosaldeko ordezkaritza txikia dago Boisen. Bizkaitar asko, ordea. Hona etorri ziren artzainak hangoak zirelako. Antton Egiguren apaiz bidaniarra elkarrizketatzeko beta izan dut, baina irailean irakurri ahal izango duzue. 

Antton Egiguren apaiz bidaniarra euskaldunen apaiza da estatu askotan, baina Boisen bizi da. San Inazio meza eman zuen Boiseko gotzainarekin batera. Iñigo Urkullu lehendakaria ere bertan zen, Cristina Uriarte eta Eusko Jaurlaritzako beste batzuekin, tartean Jokin Azkue asteasuarra, Tolosako Udalean zinegotzi dena. Jaialdian Jon Irazu eta Joseba Otaegi aizkolari zizurkildarrek ere  parte hartu zuten.

Jendetza izan da. Dantzari talde asko, herri kirolak, kantujirak, bertsolariak, musika taldeak, Gue esku dago hitzaldia...

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!