Eolikoak gero eta hurbilago

Erabiltzailearen aurpegia Joxemai Izagirre 2025eko martxoaren 12a

Balizko proiektuaren azken aldaketak direla eta lau eoliko izango ditugu Bidania-Goiatz herriko lurretan, beste bat muga-mugan eta gainontzeko gehienak ere bistan.

 

Jakina da Finerge enpresa portugaldarra Urraki eta Ilaun tontorren inguruan bederatzi aerosorgailuz osatutako parke eoliko bat eraikitzeko balizko proiektu baten sustatzailea dela, eta hau Bidania-Goiazko Udalari aurkeztua zuela. Orain balizkoa izaten jarraitzen duen arren aldaketa batzuk ezarri dizkio, bai dorreen kokapenari, bai hauen garaierari, hauetako lau lehengo koordenadatatik 200 eta 1000 metro tarteko distantzietara mugituz eta dorre guztien altuera haserakotik 28 metro moztuz.

Eoliko hauek herriko puntu askotatik ikusi ahal izango dira, eta bat edo beste ia gainean izango dugu. Kukuri mendiak bi haran edo bailaratan banatzen ditu errepidearen alde honetako baserri eta etxe gehienak, Goiatz herrigunea eta honen barreiatuak iparraldean eta Bidaniko barreiatu ugari hegoaldean. Google Earth programaren zoruaren mailako nabigazio tresna erabiliz simulazio batetan honela ikusten dira aipatutako bi arro hauetatik azken koordenadatan kokatutako turbina eolikoen ereduak. Iriondotik Urrakirako bidaia da bideoaren lehenengo zatia, Sarobe ondotik Illaun aldera bigarrena.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!