Tolosatik Ipar Amerikara

Erabiltzailearen aurpegia Joxe Agustin Arrieta 2021ko urt. 30a, 19:58
Der Spiegel-eko bineta

Ameriketako Estatu Batuek presidente berria dute, eta kezkatzen nau Ipar Amerikako gizartean sortu diren ezegonkortasunak eta haserreak. Ez dakit une bateko birus bat den edo geratzeko datorren zerbait, ez bakarrik han, baizik eta hemen ernalduz joan daitekeena. 

Beti ulertu izan dut demokrazia hezkuntza, tolerantzia eta aniztasun garbiko kontua dela. Ez da jarrera politiko bat, bizitzaren aurreko jarrera bat baizik, gero politikan, Parlamentuan (Kapitolioa Ameriketako Estatu Batuetan) eta gizarteko erakunde guztietan islatzen dena.

Ez litzateke batere gaizki etorriko Theodore Parker (1810-1860) filosofo eta teologo estatubatuarraren baieztapen hura gogoratzea: «Demokraziak ez du esan nahi 'zuk adina balio dut', 'nik adina balio duzu' baizik». Demokraziaren oinarria da besteek nik izan ditzakedan eskubide eta betebehar berberak dituztela. Deigarria egin zait Der Spiegel-eko bi bineta, non Trump Askatasunaren Estatuaren burua lepoa moztuta duela agertzen dena, eta bestea, non Biden harrizko estatua berean burua birkokatzen agertzen dena.

«Ez litzateke batere gaizki etorriko Theodore Parker (1810-1860) filosofo eta teologo estatubatuarraren baieztapen hura gogoratzea: «Demokraziak ez du esan nahi 'zuk adina balio dut', 'nik adina balio duzu' baizik»

Ez da ona ez Kapitolioak ez Legebiltzarrak erasotzea. Badakit garai zaila bizi dugula, baina funtsezkoa da topaketaren eta bizikidetzaren bidetik joatea: langabezia, herritarren segurtasunik eza, kutsadura ekologikoa eta azpiegiturarik eza… konpontzeko eta herri eta gizarte eraikuntza guztion artean bideratzeko, eta horretarako ditugun egitura politikoak errespetatu beharrean gara. Balio demokratikoak azpimarratu eta zabaldu behar ditugu eta neofaxismoa uxatu. Bizikidetzaren eta bakearen aukerak bide berdinetik joan behar dute.

Itxaropena galtzen den azken gauza izaten dela esan ohi da. Ezin dugu inolaz ere «etsi», hau da, «itxaroteari utzi». Zuk, nik eta guztiok pandemiaren ostean ematen dugun erantzunaren araberakoa izango da dena. Baikortasunez begiratzen ari naiz hasi berri dugun 2021 urte honi, komeriak eta kontu ilunak noski izango ditugula, baina bostekoa emateko gogoa edo besarkada luzatzeko asmoa egi bihurtuko dira. Denok elkarren beharra dugula jakiten dugunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!