Itxura guztien arabera, azken urteotan gizakiok gehiago arduratu gara izadiaren jaun izateaz, eta ez hainbeste izadia arretaz zaintzeaz. Menperatu beharraren grinak maitasunezko arreta ahazten duenean, gizon-emakumeen jabetasuna ankerkeria bihurtzen da eta, esplotazioa, lapurreta. Gizadiaren eta izadiaren arteko oreka hautsi egiten da. Ezinegon bat sortzen da giza bihotzean eta, aditu espezialista askoren iritziz, ezin-egon horrek badu zerikusia, aipatutako oreka haustearekin. Eta, hemen datza, mugimendu ekologistak duten asmamen ederreko begirada.
Itxuraz kontrakoa badirudi ere, gizon-emakumeek izadia ankerki eta oker menperatzen dutenean, gizon-emakume horiek izadiaren arabera sortzen dituzten gauzen gatibu eta menpeko gertatzen dira. Jauntasuna morrontza bihurtzen da. Eta ankerkeria eta morrontza ez dira bide zuzenak.
Lurra planetaren zaintzak jokabide hauek bultzatzera behartzen gaitu:
1. Izaera berdea elkartasunez bustitzera.
2. Gauza on eta xumeak estimatzen ikasi behar dugula. Pozik bizitzeko asko izatearen beharrik ez dagoela.
3. Bakoitzaren ingurunea zaindu behar dugula, zaborrak txukun birziklatuz eta bazterrak ez zikinduz.
4. Animalien eta landareen aniztasuna zaindu eta babestu behar direla.
5. Ingurumenaren aldeko konpromisoa indartu behar dugula, eta arduraz jokatu.
6. Planeta zaintzeak gizakia babestea eskatzen duela.
7. Kontuan hartu, pertsonak direla lehenengo eta, uler dezagun, ezin dela zientziaren edo teknologiaren bidez dena konpondu.
8. Oreka baten beharrean gaude, hazkuntza eta ingurumena parekide izateko, eta ezin dugu ingurumena xahutu, eta lurraldea hondamendira bultzatu.