Laster 2018

Erabiltzailearen aurpegia Joxe Agustin Arrieta 2017ko abenduaren 3a

Nahiz eta oraindik hilabete bat falta 2018ko urtarrilera iristeko, laster urte berria dugu. Hurrengo hilabetea gainean dugu. Zenbat aldiz ez ote dugu esan, urteak azkar pasatzen direla.

Agian, gero eta azkarrago. Bakarrik arrisku bat ikusten diot, barruko eta barneko gogorik ezean, desitxaropenean gaudenean, bizitzari joaten uzten diogu, gertakizunei gertatzen eta geuk ez dugula ezer bilatzen. Hau horrela al da? Bizitza pasadizo bat al da? Bizitza gertatu egiten zaigun zerbait al da?

Galdera sakonak edo bizitzari lotuak doazkizu, ez ote diogu bizitzari grina eta txispa jarri behar? Gure eguneroko bizitzak badu helburu, badu ametsik, badu barruko gogo sutsurik, bestela galdurik gara. Zergatik diot hau? Bizi egin behar dugulako eta hala nahi dugulako. Askotan gai hauekin batera, beste bizitzaz ere galdetzen dugu. Ba al dago zerbait, gero zer? Ba al dago beste bizitzarik heriotzaren ondoren? Ni horren ustetan bizi naiz, baina gaur egun badago beste galdera bat ere: bada bizitzarik heriotzaren aurretik? Nik uste gakoa eta kontua beste hau dela: bizitza hau bizitzen asmatu behar dugula.

Galdera asko egiten ari naiz. Datorren 2018ko urteari zer eskatzen diogu? Zeren gogoz gaude urte berriaren atarian? Ez ote diogu bizitzari bere zukua atera behar? Zenbakiei pasatzen utzi behar diegu dena «normal» joateko, ala bizitzari, eguneroko segundo bakoitzari «zerbaiten» gogoa jarri behar diogu? Gaurkoz hementxe bukatzen dut irakurle, bizi gogoz, topo egin-nahiaren asmoak indartu, elkarrizketa bideratu eta bizikidetza sendotu. Urte berrirako bizipoza eta itxaropena opa dizkizut.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!