Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017

Irtenbide politikoa Katalunian

Erabiltzailearen aurpegia Joxe Agustin Arrieta 2017ko urriaren 1a

Erabakitzeko Eskubidea guztiz demokratikoa da, eta bat nator esatean, zoritxarrez Katalunian demokrazia zapaldu eta kakaztu egin dela. Ezin indarra erabili, gutxiago berriz indar militarra eta poliziala. Errudun nagusia Madril izan da, normalean nazionalismo handiek egiten dituzten, eta orain egiten ari diren basakeria injustuak ikusteko ahalmenik ez duten hauek txikien nazionalismoaren gehiegikeriak ikusteko begi-bista ikaragarria eta harrigarria izaten dute.

Zenbat manifestu eta agiri ari dira ateratzen. Badakit autodeterminazioarekin eta burujabetza osoarekin bakarrik zailak direla arazo guztiak konpontzea, baina elkarrizketa, konponketa eta irtenbide instituzionala bilatu behar dira, eta trabak eta langa luzeak ezeztatu.

Zubiak ezin dira apurtu. Kataluniako eta Madrileko agintariek badute elkarbidean jartzeko beharra eta politika egiteko aukera. Guztiok geure zerbait utzi beharreko ekintzak eta proiektuak posible egitea. Ez dago dogma politiko aldaezinik, edonork esaten duela ere. Ez daude bide baketsu adostuak besterik gizarteak bizitzako ordena guztietan dituen arazoak konpontzeko. Horrexegatik, etikoki gaitzesgarria da herri borondateari aurrez alderdi politikoek adostutakoa berresteko eskatzea, eta horrekin batera, esandako adostasun aukera ukatzea proposamen aldaezinen bitartez, gainera, fiskalak eta poliziak «doberman» eran erabiliz.

Benetan, Katalunian giza eskubideak urratzen ari dira. Indarra eta indar hutsa erabiliz, eta ez arrazoiaren indarra. Tamalgarria Espainiako Gobernuaren jokabidea. Bidea denok dakigu, hertzeetara joan gabe, konponketa politikoa bideratzea, «Estatut Berria» berreraikitzea eta Kataluniako nortasun nazionala berrosatzea eta alderdi politikoen eta gizarte zibileko erakundeekin elkar lotzea beharrezkoa dela. Ezin da gizarte osoa amildegi ertz batean utzi. Apika-apika, ez zatika, etika eta politika uztartuz, gehiengo soziala lortuz eta etorkizuna argituz. Uste dut, Euskadi esku onetan dagoela eta aberri-herri bidea eraikitzen ari garela: giza-garapena eta integrazio soziala bultzatuz; enplegua eta ekonomia berrindartuz; bizikidetza zainduz eta giza-eskubideak errespetatuz; eta Euskadiren autogobernua hobeagotuz eta sendotuz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!