Bizikidetza normalizatua

Erabiltzailearen aurpegia Joxe Agustin Arrieta 2016ko abenduaren 4a

Urtealdia bere amaierara iristen doakigu. Ez da urtearen balantzea, gainera ez naiz inor hori egiteko, baina bai esan nahiko nukeena hauxe da: elkarbizitza oso garrantzizkotzat jotzen dudala, bestalde gauza txiki eta xumeen bitartez eraikitzen dela, eta herriko eta herritarren harremanak estutu eta hurbilago egin beharrean garela.

Eusko Jaurlaritza berritua dugu. Euskal Unibertsitatea ere martxan da eta normalizazio ordenatu eta berri baten oihua zabaldu nahiko nuke. Orain arte, eta batez ere, bai arlo politikoan eta ekonomikoan jendea nazkatuta egonda eta badago horrenbeste ustelkeriaz, kontu faltsuaz eta egiazaletasun faltaz…

Giza Eskubideetan oinarritutako bakearen eta normalizazioaren garaia etorri zaigu. ETAren bidegabekeria salatu beharra daukat, berdin ETA sostengatu eta justifikatu dutenei ere. Erraza da giza eskubideen alde zaudela esatea eta eskubide horien urraketa zehatzak ez gaitzestea, noski, faltsukeria hutsa dela. Gauza berdina esango nuke zigor-legeak leuntzearen kontra egotea eta poliziaren gehiegikeriak ukatzea… noski, guzti hau ez dela lagungarri gizarte harremanak baketu eta normalizatu daitezen. Horregatik ezin dut onartu Espainiako estatuaren zikoizkeria kartzela politikari begiratuz, ezta ere espetxeratuen sakabanaketa eta gizarteratzeari konponbidea jarri gabe.

Zer egin? Ez da erraza adieraztea, baina laburbilduz esango nuke: 1. Inor ez zapaldu inolako gogorkeriaz. 2.Giza Eskubideak errespetatu.3. Inor ez torturatu. 4. Komunikabideak ez manipulatu. 5. Gogorkeriaren aitzakian, ideiak ez gaitzetsi. 6. Lan duina eta indartze ekonomikoa sustatu. 7. Herri nortasuna zilegi bideratu eta errespetatu. 8. Pertsonaren duintasuna zaindu eta babestu.

Zerrenda osa daiteke. Jaurlaritza berria ere osatu da. Gustukoa izango litzake asmoetatik ekintzetara pasatzea. Ahalegin horretan bultzada ematen saia gaitezen. Bejondeigula!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!